IKUS-ENTZUN

Ikus-entzuzkoen topaketa KREA 2010

Azaroaren 10 eta 11an burutuko diren ikus-entzuzkoen topaketan emango diren ondorioak KREAk diziplina horren baitan sormena bultzatzeko bideratu ohi dituen jarduera-ildoak kontrastatzeko erabiliko dira eta, gainera, zentro horrek duen osagarritasuna, eragingarritasuna eta onura soziala lortzeko helburua sakontzeko balioko dute.

Hitzordua bi ardatzen inguruan antolatu dute: banakako aurkezpenak (parte-hartzaileek egingo dituzte) eta mahai-inguruak (aurretik proposatutako gai guztiak elkarrekin landuko dituzte). Bestalde, egitarauaren baitan, asteazkenean, azaroaren 10ean, KREAren eraikina izango denera (gaur egun obrak egiten ari dira) bisita egingo dute instalazioak eta eraikineko esparruak ikusi ahal izateko.

Parte hartzaileak Jon Garaño, Carlos Juárez, Fernando López de Castillo, Eneko Lorente Bilbao, Luis Nogales eta José Luis Rebordinos izango dira.

Kreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button