BERTSOTAN

“Bardoak” lehiaketaren lehen finalaurrekoak

Larunbatean, otsailak 29, abiatuko da 2020ko Bardoetako finalaurrekoen fasea, eta finalerako txartela lortzeko ahaleginetan murgilduko dira aurrera egin duten talde guztiak.

Aurreko fasetik sei talde atera dira bizirik: Malerrekako Bertsonautak, Lesakako Arranopola, Leitzako Atekaberts komeni, Berako Lamixene, Barañaingo Hego Haizea eta Sakanako Sakaña. Horiek sei saiotan izango dira, joaneko hiru, eta itzuliko beste hiru, eta hortik aterako dira hiru finalistak.
Bihar, Malerrekako Bertsonautak eta Lesakako Arranopola izango dira Baztango saioan, eta Leitzako Atekaberts komeni eta Sakanako Sakaña Erriberakoan.

Joan-itzuliko kanporaketa bakoitzean puntu gehien eskuratzen duen taldea izango da finalerako sailkatzen dena. Hortaz, hiru talde izango dira martxoaren 28an Lizarran jokatuko den finalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button