BERTSOTAN

Bardoak eta Kuadrillartekoak jo eta su

Nafarroako taldekako bertso egitasmoa (Bardoak) bikain abiatu zen joan den asteburuan Beran, Iruñean, Leitzan eta Barañainen. Hala, Ibardin. Hiru ta lau dira zazpi, (Larraun da Araitz) Bi dozena, Aldatzea komeni, eta Barakinak izeneko taldeek lehen puntua eskuratu dute, eta bigarren faserako bidean daude.
Ostiralean jarraituko du Bardoak egitasmoak, eta bigarren asteburu horretan sei saio antolatu dira.

Araban ere saltsa egon da, eta Kuadrillartekoaren finalaurrekoak erabakita geratu dira. Laudion, Legution, Gasteizen, Errekaleorren, Izarran eta Zalduondon jokatu dira 1.faseko azken 6 saioak, eta hauexek dira sailkatutako taldeak: Txandrio (Arabar Errioxa), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Sumendi bete poto (Gasteiz), Aramaixoko sobrak, Gasteizko Bapateroak eta Errekaleor birizik.

Hiru finalaurrekoak horrela egingo dira: otsailaren 17an, Araiako Gaztetxean, Txandrio (Arabar Errioxa) eta Aramaixoko sobrak; otsailaren 24an, Amurrioko Gaztetxean, Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) eta Bapateroak (Gasteiz), eta martxoaren 3an, Aramaioko Sastiñan, Sumendi bete poto (Gasteiz) eta Errekaleor Birizik!

Informazio zabala, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button