BERTSOTAN

“Bardoak” ekimenaren lehen fasea amaituta

Joan den astean genioen moduan, joan den asteburuan sei saio izan ditu Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak. Horiekin lehenengo fasea amaitu da eta sei taldek aurrera egin dute. Orain, asteburuan atseden hartuta, bigarren faseko sei saioak egingo dira, martxoaren 2tik 11ra.

Sei dira bigarren faserako sailkatzea lortu duten taldeak: Lesakako Unibertsolariak, Larraun-Araizko (Larraun da Araitz) Bi dozena; Berako Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi; Baztan-Malerrekako Addams familia, Leitzako Aldatzea komeni eta Iruñeko Topa bardo kopa!.

Bigarren fase honetatik hiru talde sailkatuko dira martxoaren 24an Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatuko den Bardoen finalera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button