Nontzeberri

Barbara Bañuelosen dokumental eszenikoa, Gasteizen

Baratza Aretoaren seigarren urteurrena dela eta, Artiumek Barbara Bañuelosen Mi padre no era un famoso escritor ruso pieza aurkezten du. Hitzordua bihar, abenduaren 19an, Artiumeko Plaza aretoan, 20:00etan izango da.

Bilboko BAD Jaialdian estreinatu zuen Bañuelosek Mi padre no era un famoso ruso proiektua, gorputz eta sufrimendu mentalari buruzko dokumental eszenikoa. Bakarkako esperientzia subjektibo baten narrazio eszenikoa da, eta  hura partekatzeko ekitaldia, soziala bihurtzen da. Pieza hau artistaren ikerketa proiektu pertsonala da, familiako sekretu baten aurkikuntzatik abiatuta, gorputzaz eta barneko sufrimenduaz hausnartzen duena.

Barbara Bañuelos, Burgos, Madril, Londres eta New York artean trebatu eta eraldatu da. Bere lanak musika-proiektuekin uztartzen ditu. Hala, 90 dB  lehen pieza eszenikoarekin, Injuve 2009 Saria irabazi zuen. Inventario: memorias de una aspiradora proiektua egin zuen gerora, azken hogei urteetan bildutako ehunka paper eta objekturekin batera, espazio eszeniko eta erakusketetako lurzoruak zeharkatu dituena. Proiektu hori, besteak beste, Musac, Artium, Caixa Forum, Teatro Pradillo edota Eszena Irekia Jaialdian aurkeztu ditu.

Gaur egun, bere hurrengo piezaren sormen lanetan murgilduta dabil, La mujer (del) Francotirador, gorputza eta literaturari ardatz dituena.

Ju. sormen eta konposizio laborategi gisa sortutako musika taldeko kidea da, 2015ean argitaratutako Poco Adrede Nunca  diskoarekin ezagutu  zen musika taldea. Gainera , Elephant Pit  indie-pop musika proiektuko buru eta ahotsa da, estatuko aretoak ez ezik, gune eta jaialdi ez-konbentzionaletako agertokiak zeharkatu dituen taldea.

Informazio osoa,  hementxe duzue.