IKUS-ENTZUN

“Loreak errepidean” filmaren errodajea abian da

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana aurten euskaraz estreinatuko den lan bakarretako izango da. Misterioa, intriga eta gogoeta dira filmaren elementuak.

“Loreak errepidean izenburupean, thriller hau hildako baten bizitzan elkartzen diren istorio paraleloetan egituratzen da, eta kotxean ikusi ohi ditugun lore-sorten jatorriaren gaineko hausnarketa du oinarri.  Memoriaren inguruan gogoeta dago, oroitzapena eta ahanzturaren arteko borrokaren gainean, nola batzuek zenari heltzen dioten eta beste batzuek ahalik eta arinen ahaztea behar duten”.

Kulturtick-ek eta Nontzeberrik filmaketa egun batera gonbidatzen zaituzte; hau da, maiatzaren 4an Zumarragan egiteko aurreikusita dagoen errodajean parte hartzeko aukera izango duzue bi bikotek. Horretarako zozketa abiatuko dugu Facebooken.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button