ESZENA

Baratzatik gertuko arte eszenikoak

Otsailaren 15etik 18ra bitartean, Gasteizeko Baratza Aretoan Bertako Fest zikloa atondu dute.

Antolatzaileen hitzetan: “Hitzak berak esaten du, bertakoa, Baratzatik gertuko lanen zikloa da Bertako Fest. Martxoan gertatzen den minijaialdi honen barruan gure etxean izandako egonaldien lanak ikusgai egongo dira baita ingurutik mugitzen diren pieza eszenikoak ere, ez gara oso urrun joan behar…. Gertuko ekoizpenen lekua izango da”.

Egitaraua ostegunean hasiko da El Temblor taldeak egingo duen El rito como práctica escénica izeneko tailerrarekin. Ostiralean bi saio egongo dira: lehena Gontzal Uriberen Prospectus Vitae izenekoa, eta bigarrena Amuart Antzerki Taldearen Una extraña aventura.
Larunbatean, Zurrunka taldeak Ac-nun, un ciprés en el desierto egingo du, eta amaitzeko, igandean, Calor konpainiak eta Altraste Danzak, Adela y Martirio eta Insostenible egingo dute, hurrenez hurren.

Hemen duzue programazio guztia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button