MUSIKA

Baobabs Will Destroy Your Planet taldeak bigarren lana plazaratuko du

Baobabs Will Destroy Your Planet pop banda nafarrak Argiaren abiadura izenburuko bigarren lana argitaratuko du hil honetan, 2016an, taldearen estreinako lan homonimoa kaleratu ostean.

Diskoak bederatzi doinu biltzen ditu, Aberin estudioetan grabatuak. Kantuok pop kutsukoak dira, baina askotarikoak, 1960ko hamarkadako giro klasikoetatik zein 1990eko pop britainiarretik edaten baitute. Oraingoan, gainera, ahotsak aurreko grabazioan baino gehiago landu dituzte.

Baobabs Will Destroy Your Planet taldea 2014an eratu zen Iruñean. Hala, eta Gaztea-ko Maketa Lehiaketaren sari baten ondorioz, 2015ean, EPa grabatu zuten nafarrek, eta 2016an, iraupen luzeko lehen lana grabatu zuten, Londreseko Abbey Road estudioetan, Iñaki Llanera teknikariaren gidaritzapean.

Bigarren lana luzea, Argiaren abiadura, ostegunean aurkeztuko dute, Iruñeko Niza kafetegian, 12:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button