IKUS-ENTZUN

“Bang Bang” saio berri bat, Donostiako Antzoki Zaharrean

Ekainaren 20an, 19:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean Bang Bang saio berri bat egiteko aukera izango da, aurtengo denboraldia era txukunean amaitzeko. Covid-19k dakartzan edukiera murrizketak direla eta, saio horretara joateko aukera abonua erosi zutenek izango dute.

Bang Bang Zinema Taldekoek ohartxo hau zabaldu dute: Pixkanaka normaltasunera bueltatzeko pausuak ematen ari gara denok eta Bang Bang horretan da ere. Ekainaren 6an aurreikusten genuen denboraldiaren itxiera saioa ospatzea, baina tamalez ezingo dugu data horretan egin. (…) Argi dago saio hau ezberdina izango dela, eta horrexegatik ukitu berezi bat eman nahi diogu. Lehenengoz, pelikula bikotea sorpresa izango da, eta ez dugu aldez aurretik iragarriko. Bertaratzen zaretenok, hantxe, Antzoki Zaharrean, deskubrituko duzue. Hori bai: berezko Bang Bang saioa izango dela aurreratzen dizuegu, eta oso dibertigarria”.

Bang Bang zinemak daukan orrian informazio guztia duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button