BESTELAKOAK

BANDtzaldiaren tourra

AIKO Taldeak BANDtzaldia tourrari hasiera emango dio larunbat honetan, ekainaren 10ean, Portugaleteko Elai Alai elkarteak antolatzen duen Folklore Azokaren barruan.

Javier Iturartek zuzendutako Portugaleteko Musika Bandak eta AIKOko musikariekin eta dantza maisuek erromeria ederra burutuko dute, 19:30etik aurrera, herri horretako Orube Plazan.
Portugaleten egingo den estreinaldirako aukeratu den egitaraua, Sabin Bikandi AIKO taldeko kide sortzaileak idatzitako 20 lan baino gehiagok osatzen dute. Portugaleteko Bandaren soinuarekin pasodobleak, jotak, jauziak, txotisak, polkak, mazurkak, baltsak edo ingurutxoak dantzatu ahalko dira, dantza maisuek animatuta.
Horrez gain, XII. Folklore Azokaren programaren barruan, AIKO Taldeko kide den Sabin Bikandiren Eskola magistrala izango da dantza taldeetako txistulari, txistu irakasle eta txistulariei zuzenduta. Saioa ekainaren 10ean izango da 11tatik 14tara.
Igandean ere, ekainak 11, Patxi Laborda dantza maisuak Gureak ote… betikoak omen hitzaldia eskainiko du, 13:00tan, Azokan.

BANDtzaldiak jarraipena izango du larunbat honetatik aurrera, Portugaleten, Iruñean, Gasteizen, Eibarren, Barakaldon, Irunen, Lizarran eta Zarautzen.

Dantzatu nahi?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button