BESTELAKOAK

“Bandtzaldia” ostiral honetan, Gasteizen

Gaur, ekainaren 23an, Bandtzaldia ikuskizuna estreinatuko dute Gasteizen, Aiko Taldeak eta Gasteizko Udal Musika Bandak. Ikuskizuna Udal Folklore Akademiaren Dantza Plazan eta Udal Bandaren Musika Aire Zabalean programen barruan sartuta dago.

Agertokian 40 interprete inguru elkartuko dira: Gasteizko bandako kideak, zuzendariondoko Iker Olazabalen gidaritzapean, eta Aiko taldeko dantzariak. Sabin Bikandik konposatutako euskal musika joko dute, Joserra Gutiérrezek bandarako egindako moldaketan.

Erromeria eder honetan, bertako dantzariek ikusleak parte hartzera gonbidatuko dituzte. Bandaren soinuekin pasodobleak, jotak, jauziak, txotisak, polkak, mazurkak, baltsak edo ingurutxoak dantzatu ahalko dira, dantza maisuek animatuta.

“Bandtzaldia ikuskizun kontzeptu berria da, AikoTaldeak sortua eta Euskal Herriko musika bandekin batera garatua, BBK Fundazioaren laguntzarekin.  Aiko Taldearen dantzarako musika, bandek joa, eta erromeria, publikoak parte har dezan”.

Hortaz, dantza egiteko aukera paregabea duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button