BERTSOTAN

Mantxi eta Xamoa aurrera Gipuzkoako Txapelketan

Asteburu honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenak izan dira Andoain eta Azkoitian, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.

Iñigo Manzisidor Mantxi handiena izan zen larunbatekoan eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa izan zen onena atzokoan. Mantxik 500 eskuratu zituen larunbatean eta Xamoak aldiz 460,5. Biak izan ziren beraz, lehen kanporaketako garaileak.

Andoaingo eta Azkoitiako saioetako irabazleak zuzenean sailkatu dira final laurdenetara eta gainerako guztiak puntuen araberako sailkapenaren arabera igaroko dira hurrengo kanporaketetara.

Datorren asteburuan Eibar eta Lazkaon jokatuko dira final zortzirenetako beste bi kanporaketa.

Kronika zehatzak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button