ESZENA

“BANDtzaldia” ikuskizuna, Irunen

Irun Hiria Musika Bandak erromeria berezia egingo du abuztuaren 3an, Urdanibia Plazan, AIKO Taldeko musikari eta dantzarekin batera, BANDtzaldia ikuskizuna eskaintzeko asmoz.

Irunen egingo den estreinaldirako aukeratutako programan Sabin Bikandik konposatutako 18 lan baino gehiago entzungo dira. Irun Hiria bandarekin batera, bertaratzen den jendeak pasodobleak, jotak, jauziak, chotisak, polka edota ingurutxoak dantzatzen parte har dezake, besteak beste. Musika entzuten den bitartean, dantza irakasleak plazan arituko dira dantzatzen, jaia alaitzen, publikoaren parte hartzea bilatzen… 60 artista baino gehiagoko talde bat osatuko da.

Sabin Bikandi (txistua eta tanborila), Alvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) AIKO Taldeko musikariak arituko dira, eta publikoarekin batera, dantza egiteko prest, Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta dantza maisuak izango dira.

BANDtzaldia ikuskizun kontzeptu berria da, AIKO Taldeak sortua eta Euskal Herriko musika bandekin batera garatua, BBK Fundazioaren laguntzarekin. AIKO Taldearen dantzarako musika, bandek joa, eta erromeria, publikoak parte har dezan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button