BESTELAKOAK

Durangoko I Argazki topaketa etzi hasiko da

BEGIRAk hainbat ekimen atondu ditu Durangon, besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta erakusketak. Argazkilaritza modernoa ardatz duen egitaraua ekainaren 3an hasiko da eta uztailaren 15ean amaituko.

Tailerrei dagokienez, bi izango dira. Batetik, Ricky Dávilak Argazkilaritza ikuskera pertsonal bezala izeneko tailerra gidatuko du uztailaren 1ean, 2an eta 3an Pinondo Etxean. Bestetik, Sortze-planteamendutik ediziora izenburua duen tailerra zuzenduko du Txelu Angoitiak uztailaren 2an eta 3an Pinondo Etxean.

Horretaz gain, bi erakusketa ere izango dira. Hala, ekainaren 3tik 26ra bitartean Roger Guaus argazkilari katalanak bere irudiak paratuko ditu Arte eta Historia Museoan Arrelat lelopean. Jesus Maria Arruabarrenak, berriz, gauza bera egingo du Ezkurdi Udal Aretoan uztailaren 1etik 15era. Arruabarrenak gai erlijiosoa jorratuko du Ckristopaganía izeneko erakusketan.

Proiekzioak ere atondu dituzte uztailaren 1ean eta 3ean Plateruena Kafe Antzokian. Bi proiekzio horietan makina bat argazkilariren irudiak ikusi ahal izango dira, hala nola, Ricardo Casesenak, David Jimenezenak, eta Xiqui Yuwangenak.
Egitarua bi hitzaldirekin osatu dute. Berbaldiak Arte eta Historia Museoan egingo dira eta honako hauek izango dira hizlariak: Smoke Kolektiboa (ekainaren 24an) eta Ricky Dávila (uztailaren 1ean).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button