Nontzeberri

Baluartek “Km Zero Musik Fest” abiatuko du gaur

Gaur, maiatzak 21, Iruñeko Baluartek Km Zero Musik Fest jaialdia abian jarriko du 21:00etatik aurrera, Nafarroako hainbat talde eta artistaren partaidetzarekin.

Emanaldiak Areto Nagusitik zuzenean online bidez eskainiko dira, eta  guztira hamar hitzordu musikal atondu ditu Baluartek.

Diogun bezala gau berton izango da lehen kontzertua Cobardes taldearekin.
Datozenak honakoak dituzue: Iker & Alfredo Piedrafita (maiatzak 22), Zetak (maiatzak 24), Lemon y Tal (ekainak 4), Kai Etxaniz (ekainak 5), Razkin + Grupo (ekainak 11), Gussy + Los Tripulantes (ekainak 12), Nahiak Nahi (ekainak 18), Flitter (ekainak 19) eta El Columpio Asesino (ekainak 20). Sarean izango direnez publikorik gabe izango dira, baian aukera hori ere baloratzen ari dira bertan.

Kontzertuok edozein gailu mugikorretik ikusi ahalko dira, aurrez 1,99 euro ordainduz. Gainera, hamar emanaldietarako abonamendua eskuratzeko aukera ere badago, 9,99 eurotan.
Jaialdiak Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Orokorraren eta Baluarte Fundazioaren laguntza du.