MUSIKA

Baluartek antolaturiko “Km Zero Musik Fest” jaialdian Nahiak Nahi taldea

Maiatzean abiatu zuen Baluartek Km Zero Musik Fest Nafarroako hainbat talde eta artistaren partaidetzarekin. Emanaldiak Areto Nagusitik zuzenean online bidez eskainiko dira, eta  guztira hamar hitzordu musikal atondu ditu Baluartek.

Gaur berton,  Nahiak Nahi taldearen txanda izango da. Nahiak Nahi Nahia Ojeta buru duen taldearen izena da, Burlatako musikari-familia bateko bigarren belaunaldia. Bateria jotzen hasi zen, aitarekin, Viejo Taylor taldean, eta Barricadako kide ohi Bonirekin bateria-lanetan hiru urte eman ondotik, Nahiak bere bideari ekitea erabaki zuen.
Aurreko urteko udan eta udazkenean, Ruben Matilla (Kerobia, TheIcer Company), Iñaki Pulido (Hibakusha, Attikus Finch, Governors), Iñaki Santos (Hibakusha, Swingaraia) eta Jaitxo Segurarekin (Enemigos Íntimos) batera egin zuen lan, eta elkarrekin Nahiak Nahi taldearen lehen diskoa sortu zuten, pop rock gogor baterantz bideratutako abestiz betetako lana.

Oholtzatik pasatu direnak, Iker & Alfredo Piedrafita (maiatzak 22), Zetak (maiatzak 24), Lemon y Tal (ekainak 4), Kai Etxaniz (ekainak 5), Razkin + Grupo (ekainak 11), eta Gussy + Los Tripulantes (ekainak 12) izan dira; eta datozenak, Flitter (ekainak 19) eta El Columpio Asesino (ekainak 20).

Jaialdiak Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Orokorraren eta Baluarte Fundazioaren laguntza du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button