BERTSOTAN

“Balkoitik Balkoira” saioa Algortan

Algortako Bertsolari Eskolak programa polita atondu du asteburuari begira.  Bihar, ekainaren 22an, ostirala, bertso-saio ikusgarria izango da Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazan, Balkoitik Balkoira ekimenarekin. Balkoietan igota eta kanturako prest, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango dira.

Larunbatean ALBE eguna ospatuko dute. “Bertsozaletzeko moduko egun pasa zoragarria. Aurton Erandio aldean, Marian gogoan. Akarlandatik Martiartura, Fredi Cicerone dugula. Bazkaria Piñubarrin. Bazkalostean Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida. Eta ostean, ahotsa galdu arteko bertso jarduna: hasiberriak, aritutakoak, beteranoak, gazteak eta gazteagoak… Eman izena lehenbailehen!!!”

Datozen egunetarako eta uda osorako saioen gaineko informazio guztia: ALBE

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button