BESTELAKOAK

Balkoietatik sorkuntzak haizatzen

Getxoko Balkoiak ekimena abian jarri dute herri horretan, bertako herritarren sormena bultzatzeko helburuz. Lehiaketaren bitartez “balkoi, terraza, leihate eta kanpoaldera zabalik dagoen edozein lekutan eginiko esku-hartze artistiko anitzak sarituko dira”. Lehiaketan 600 euroko hamar sari banatuko dira.

Getxoko Balkoiak lehiaketak bertako herritarrek dituzten gaitasun artistikoak erakutsi nahi ditu, alarma egoerak dirauen bitartean sormen-kulturala suspertzeko.
“Esku-hartzeak edozein hizkuntzatan egin ahal izango dira eta horien iraupena, gehienez, 15 minutukoa izan behar da. Saio guztiak balkoi, terraza, begiraleku, leihate, teilatu lau eta, oro har, eraikin baten barruan dauden eta kanpoaldera zabalik dagoen edozein espaziotan egin behar dira. Jardueran parte hartuko duten pertsonak etxebizitza berean bizi behar dira, eta ez dira onartuko bizilagunak lekualdatzea dakarten edo martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren xedapenak urratzen dituzten proposamenak.”
Lehiaketarako deialdia alarma egoera amaitu arte egongo da zabalik eta antzezkizunak, lan musikalak, ipuin-kontaketak, magia ikuskizunak, bertso-saioak, dantza koreografiak, txotxongiloak eta irakurketa dramatizatuak egin ahalko dira.

Deialdiaren oinarriak www.getxo.eus/getxokobalkoiak webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button