MUSIKA

Balerdi Balerdiren kantu berriak entzungo dira Ataunen

Balerdi Balerdi banda nafarra Ataungo Troskaeta ostatuan izango da larunbatean, 22:00etatik aurrera. Taldeak iragarri duenez, disko berria prestatzen ari dira, eta Ataunen, lan berri horretako kantu batzuk aurkeztuko dituzte.

Taldearen arabera, “Ataunen pasa den mendeko gure hit handiak jotzeaz gain, prestatzen ari garen disko berrirako kantu sorta eskaintzeko asmoa ere badugu. Dagoeneko kanta batzuk estreinatu ditugu azken emanaldietan, eta jendearen harrera hobezina izan dugu”.

Balerdi Balerdik power pop kantuekin josiriko hiru disko argitaratu zituen 90eko hamarkadan, bestelako estiloak baztertu barik. 2012an, baina, agertokietara itzuli ziren, eta Hegoko Lautadaren Ertzetik argitaratu. Garai hartan plazaratutako diskoetan egon zitezkeen kantuak bildu dituzte, hala nola, Ez dut jakin nahi eta Argia piztuta gogoan power-pop ereserkiak, folk-rock kutsuko Egiozu kasu edo taldearen ironia zaletasuna erakusten duen Iruñean rokanrolik ez gogorra. Ezuste handiena ska estiloko Ezkabapean da.

Egun, Berako musikari Petti ere taula gainean aritzen da Balerdi Balerdirekin. Informazio gehiago: balerdibalerditaldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button