MUSIKA

Balerdi Balerdik “Galtzen ikasteko metodoa” diskoa aurkeztuko du bihar Bilbon

Balerdi Balerdi banda nafarrak Galtzen ikasteko metodoa izenburuko azken lana aurkeztuko du bihar, Bilboko Kafe Antzokian, 20:15ean.

Balerdi Balerdik power pop kantuekin josiriko hiru disko argitaratu zituen 1990eko hamarkadan, bestelako estiloak baztertu barik. 2012an, baina, agertokietara itzuli ziren, eta Hegoko Lautadaren Ertzetik argitaratu.

Orain, iaz argitaratutako Galtzen ikasteko metodoa aurkezten ari dira Iruñekoak. Disko horretan, gainera, Berako musikari Pettik parte hartu du, taldearen soinua apur bat gehiago gogortzeko, rock zaleago bihurtzeko.

Hauxe idatzi zuen Morau musikari eta musika kritikarian Berrian aipatutako lan berri horren harira: “Diskoan bada, jakina, power-pop lezio ugari; ez genuen gutxiago espero Toño Muro eta Sergio Ibarrolarengandik, taldeko arima osatzen duen bikotearen partetik. Baina bada countrya ere, Josetxo Bichos eta Gavilanen omenez egindako Bi izar kantu hunkigarrian, rock sureñoa Gu eta ni dantzagarrian, eta americana ukituko abiadura erdiko garapen akustikoak Itsasaldean kantuan, besteak beste. Ezin falta Muro jaunaren espezialitateetako bat diren balada elektriko nostalgikoak, Amaitzear da dantza garaia kantu ederra, adibidez. Diskoa amaitzeko, azkenik, 60ko hamarkadatik atera berria dirudien pop pieza bat dator (tronpeta eta guzti) Fan fan oso fan. Bai, disko animatua da, inondik inora”.

Taldea ondoko musikariek osatzen dute egun: Toño, ahotsa eta gitarra; Petti, gitarra eta ahotsa; Zara, bateria eta ahotsa, eta Anxel, baxua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button