BERTSOTAN

“Balendin Enbeita” bertsopaper lehiaketarako deialdia zabaldu da

Zabalik dago dagoeneko Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketan parte hartzeko deialdia. Algortako Bertso Eskolaren eskutik, XIII. edizioa da aurtengoa.

“Iritsi da teklatu aurrean eroso para eta bertso eder batzuk idazteko ordua. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik… Hortik gorakoa zeure kontu!”, diote antolatzaileek.

Bi kategoria ditu lehiaketak. Bata, 18 urte baino gehiago dituzten bertsozaleei zuzendutakoa. Kategoria horretan parte hartzen dutenak, gutxienez, 8 bertso egin beharko ditu, eta gehienez, 12. Bestea, 17 urtera arteko bertsozale gazteentzat zuzendutakoa da.  Horretan parte-hartzaile bakoitzak, gutxienez, 6 bertso egin behar ditu, eta gehienez, 10. Hala ere, bertsozaleak nahi beste bertso-sorta aurkeztu ditzake.

Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira guztientzat baina bidaltzen diren bertsoak, inon saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Epea irailaren 30era artekoa da.

Informazio gehiagorako, joan  ALBE, Algortako Bertso Eskolak duen web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button