BESTELAKOAK

Eleizetan Jaialdiaren XIII. edizioa

Beste urte batez, euskal ganbera-musikaldirik berezienetako bat eskainiko da Amorebieta-Etxanon. Kontzertuen eszenatokia berezia izaten da Eleizetan jaialdian: udalerriko landa baselizak eta elizak hain zuzen ere.

Joan den astean eman zitzaion hasieran programari Boroako San Pedro baselizan, German Diazen musika ikuskizun berriarekin.
Datorren ostiralean, maiatzak 11, iluntzeko 20:00etan, Manouche Jazz kontzertua izango da Dudeako San Migel baselizan Shine taldearen eskutik. Maiatzaren 13an, igandean, eguerdiko 12:00etan, Bernagoitiko San Migel elizan, txirulak, oboeak, klarineteak, tronpak eta fagotak osatutako Sónar haize boskoteak jardungo du.
Maiatzaren 19an, larunbata, iluntzeko 20:00etan Maite Olmos eta Juanjo Munera (pianoa eta bonbardinoa) arituko dira San Juan Ergoien baselizan.

Eta azken kontzertua maiatzaren 20an izango da, eguerdiko 12:00etan, Etxanoko Andra Mari elizan, Brussels Virtuosi ganbera-orkestraren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button