LITERATURA

Sarrionandiaren eta Urretabizkaiaren testuak hainbat hizkuntzatan

Joan den ekainaren amaieran, Itziar Otegiren gidaritzapean, Itzultzaile Berriak programan aritu ziren hainbat itzultzaile Arantxa Urretabizkaiaren Koderno gorria eta Joseba Sarrionandiaren dozena bat poema itzultzen, Deserria itzultzen izeneko lantegian.

Hango emaitza (Urretabizkaiaren Koderno gorria (pasarte bat), bost hizkuntzatan, eta Sarrionandiaren Hamabi poema, lau hizkuntzatan) argitalpen digital banatan ikusgai jarri ditu EIZIEk. Kasu honetan Barbara Pregelj esloveniarra, Karina Mishchenkova errusiarra, Katarzyna Sosnowska poloniarra, Laura Liubinavici?te lituaniarra, Maria Pachkova bulgariarra eta Merilin Kotta estoniarra izan dira langileak.

EIZIEk adierazi bezala, argitalpen horiekin batera, lantegiaren azken eguneko solasaldia eta errezitaldia ere ikusgai dago, eta pare bat ekarpen ere bai: Aiora Jakak Sarrionandiaren itzultzaile jardunaren gainekoa bideo batean, eta lantegiaren harira Iñaki Iñurrietak Senez aldizkarian plazaraturiko gogoetak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button