IKUS-ENTZUN

Bake eta Bizikidetza Kultura Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Bihartik aurrera, hamasei urte bete dituen Giza Eskubideen Zinemaldia izango da Donostian. Aurtengo programazioan, 31 herrialdetako 53 film proiektatuko dira, horietarik 30 film luzeak izango dira eta 23 film laburrak.

Aurtengo zinemaldiaren xedea “giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko gogoeta, sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzeaz gain, gizateriaren erronka, lorpen eta gabezia handiei buruzko ikuspegi kritiko, askotariko, solidario eta erreibindikatzaile bat eskaintzea da”.
Filmez aparte, eta aipaturikoaren inguruan, lau erakusketa ere antolatu dira: Eskola bideak, Giza eskubideei begira, Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen XIV. edizioa eta Gosearen soinua izenekoak.

Bestelako jarduera osagarriak ere ondu dira, hala nola, errealitate birtuala eta giza eskubideak konbinatzen dituzten ikus-entzunezko pieza batzuen erakusketa bat, emakumeen salerosketari buruzko hitzaldi bat eta SOS Arrazakeriaren NoraEZean: Artea, babesleku eta zubi erakusketa bat.

Eta film ugarirekin batera protagonista, zinemagile eta landutako gizarte-gaietan adituak diren pertsonekin mahai-inguruak eta bestelako saioak ere antolatu dira.

Jaialdiaren webgunean irakurri ahalko duzue egunez eguneko programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button