IKUS-ENTZUN

Bakardade eta genero-indarkeria, Nafarroako Filmotekan

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Filmotekak Genero indarkeriari lotutako emanaldia berezia ondu du bihar, Llueven vacas (Fran Arráez, 2017, Espainia).

Espainiako hainbat pertsonaia entzutetsu biltzen ditu filmak, genero indarkeriaren inguruan aritzeko, baina metaforak erabiliz, indarkeria erabili ordez. “Aktore guztiek Margarita eta Fernando irudikatzen dituzte, guztiak baitira Margarita eta Fernando, gizon eta emakume, elkar bizi den bikotea, hark agindu eta emakumeak men egiten duelarik”.

Horrekin batera, bakardadeari buruzko beste bi “saio berezi” izango dira hil honetan: The Swedish Theory of Love (Erik Gandini, 2015, Dinamarka, Noruega, Suedia), martxoaren 15ean, eta Le rayon vert (Éric Rohmer, 1986, Frantzia).

“Nafarroako Liburutegi Publikoaren laguntzarekin, eta Bakardadea Aro Garaikidean programa barruan, pertsona anitzen isolamendua ulertzen lagunduko duten bi film proiektatuko dira (Javier Salvat psikologoak aurkeztuta), norberaren erabaki pertsonalak zein presio sozialak eraginda. Suedia eta Frantzia dira bi istorioen eszenatokiak. Horien inguruan, era berean, zenbait hitzaldi eta kontzertu bat egonen dira, martxoak 8 eta 26 bitartean Nafarroako Liburutegi Publikoan”.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button