MUSIKA

Baionako “Besta Alternatiboetan”, Willis Drummond taldearen kontzertua

Gaur berton, Baionako jaietan, Willis Drummond talde potenteak kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera. Azken kontzertuetan, Tabula rasa izeneko lan berria aurkezten ari da taldea.

Bi urteko isilunearen ondotik etorri zen Tabula Rasa, eta taldeak jakinarazi zuen berpizte baten isla izango zela. Berpizte horretan bi nobedade antzematen dira: batetik, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea taldekide finko bihurtu dela; eta bestetik, Burke Reiden (The Drones) ekoizpena. Azpimarratu behar da taldeak, oraingoan, ez duela Bidehuts plataformaren bitartez argitaratu diskoa, haien kabuz baino.

Laukotearen hitzetan, “lan berri honetan, 90eko hamarkadako eszena independente eta alternatiboak –Seattle, Washington, Boston, Irun–, 80etako post-punka tarteka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka ere sentitzen ahal dira. Baina hori dena asimilatu eta liseritua izan da azkenean gehiago hurbiltzeko The New Christs, Beasts of Bourbon edo The Drones bezalako taldeen produkzio australiarretara”.

Beste berrikuntza bat ere ekarri zuen diskoak, diseinua hain justu. Izan ere, Ramon Zabalegik oraingoan, bere ohiko ilustrazio eta grabatuak alde  batera utzi, eta diseinu egokia egin zuen argazkietatik abiatuta.

Adituen arabera, “haien rock-ean, Negu Gorriak, Kuraia, Berri Txarrak… bezalako antzinakoen leinua bereziten da, baina ezinbestekoa litzateke azpimarratzea Seattle ala washington D.C.ko 90 hamarkadako eszenen influentzia ere (Pearl Jam, Nirvana, Fugazi…) baita atzo eta gaurko rock australiarrarena (ACDC, New Christs, The Drones…).”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu