BESTELAKOAK

Gaur Abbadiako jauregian ikusgarri berezia

Hendaye tourisme elkarteak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaiako Hiriak ikusgarri ederra antolatu dute gaur, uztailak 8, 22:00etan, Abbadiako jauregian René Zugarramurdiren orkestra, Pier Pol Berzaitz kantari eta Kantiruki taldearekin. Topaketa Kaperan A Kapela zikloaren 10 urteak ospatzeko programatu da.

Topaketa hori ekaina hasieran proposatu zen egiteko baina eguraldi txarragatik, Abbadiako inguruetan egin beharreko kontzertu berezia Merkatu zaharrera mugitu behar izan zuten antolatzaileek. Egindakoaren arrakasta ikusita, kontzertu berezi hori jauregiko baratzean berriz programatzea erabaki da orain.

Uztailaren 8an, jauregiak ere argiztatze bitxia jasoko du eta horregatik kontzertua hor berriz egitea deliberatu da. Hortaz, gaur gauean, Pier Pol Berzaitz kantari ardatz delarik, emanaldi ederra Hendaiako Abbadiako jauregian, 22:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button