ESZENA

Dantza proiektua gauzatuko dute Bilbon eta Biarritzen

Bilbon eta Biarritzen egingo duten Regards Croisés –  Begirada Gurutzatuak egitasmoaren xedea dantza bere tokiko esparrutik ateratzea da bi ballet konpainia direla medio: Centre Chorégraphique Transfrontalier Ballet T, eta Le Laboratoire de Recherche Chorégraphique sans frontiéres del Malandain Ballet Biarritz. Ekimenean Deustun dagoen La Fundicion aretoak eta Bilboko Institut Français-ek ere parte hartu dute.

Biarritzen proiektua hilaren 13an, 14an eta 15ean egingo da, eta Bilbon, berriz, otsailaren 3an eta 4an. Lehenengoan jardunaldi batzuk egingo dira eta bertan proiektuan parte hartzen duten bi balleten entsegu irekiak eta ikuskizunak izango dira, baita tailerrak ere. Tailerrok Gaël Domenger-ek zuzenduko ditu.

Bilbon, halaber, eta La Fundicion aretoak antolatuta Dantzaldia jaialdiaren baitan, Domenguer-ek beste tailer bat emango du eta berak sorturiko pieza bat aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button