ARTEA

“Arteshop” programarako deialdia

Bilbao Ekintza, EPEL erakunde publikoaren bidez eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Bilbao Arte Fundazioaren laguntzaz, Bilboko Udalak Arteshop Bilbao programaren zazpigarren edizioa antolatu du.

Arteshop Bilbao programak merkataritza eta arte jardueren arteko harremana sustatu nahi du, arte adierazpenerako ohiz kanpoko espazioa sortuz eta erosteko esperientzia aberastuz. Hortaz, merkataritza-establezimenduek ikusgai jarriko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako artelanak.

Saltegien eta Arte Ederren ikasleen arteko lankidetzaren emaitza aintzatesteko, hiru proiektu onenak saritzeko lehiaketa egingo da. Artearen eta merkataritzaren profesionalez osatutako taldeak egindako lanak ebaluatu eta hamar finalistak hautatuko ditu. Amaitzeko, ospe handiko epaimahaiak proiektu irabazleak erabakiko ditu. Bestalde, herritarren parte-hartzearen laguntzaz, Publikoaren Saria ere emango da.

Arte Ederren Fakultateko ikasleek 200 euroko diru-kopurua kudeatuko dute, saltegiek jasoko dituzten obrak ekoizteko gastu gisa.

Parte hartu nahi baduzue, hona hemen informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button