ESZENA

Badia Eskolaren antzerki tailerrak

Badia Eskolak, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, euskarazko antzerki tailerrak eskaintzen ditu hainbat udal aretoetan, eta baita herriko ikastetxeetan ere.
Ekimenaren helburua herriko haur eta nerabeei euskarazko aisialdirako aukera sortzailea eskaintzea da, baita euskararen ahozkotasuna lantzeko eremuak sortzea ere.

Hortaz, Badia Eskola, Pasaiako haur eta nerabeentzako antzerki eskola, martxan da laugarren urtez. Aurten ere, Badia Eskolako lagunek eskaintza zabala prestatu dute antzerkia euskaraz gozatu nahi duten haurrentzat.

Talde lanaren bitartez, norberaren gaitasunak garatuko dira, gaitasun horiek indartzeko, eta elkarren arteko komunikazioa landuz, norberaren garapen pertsonala jorratuko da, lotsak gainditzeko, mugak hausteko, jendaurrean kantatuz, dantzatuz eta barre eginez.

Badia Eskolak, jolas, ariketa eta taula gaineko lanaren bidez, antzerkian eta interpretazioan aritze berezia proposatzen du. Hala, istorioak eta pertsonaiak sortzen dituzte, beti ere, jolasa eta giro onarekin.

Antzerki munduan murgildu eta gozatu nahi baduzue, hemen informatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button