MUSIKA

Badator Urretxuko “Poligrafo Fest” jaialdia

Ostiralean eta larunbatean, Poligrafo Fest jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da Urretxuko Gernikako Arbola Plazan. Bi egun horietan zazpi artista izango dira oholtzan.

Hala, ostiralean, Hiri Galduak eta Niko Etxart eta Hapa Hapa arituko dira. Hiri Galduak, Josu (Hi Exekutibo) taldeko abeslariaren proiektu akustiko berria da.

Larunbatean, halaber, Mice, Libe, Señor No eta The Kleejos Band taldeek joko dute. Mice goitizenaren atzean Miren Narbaiza (Napoka Hiria, Joseba Lenoir Gang, Perlak…) dago, eta iaz argitaratutako estreinako lan homonimoa aurkeztuko du. Libe Garcia de Kortazarrek (Neubat, Sorkun, Ekon, Izaki Gardenak), halaber, bere bigarren lana eramango du Urretxura, Ilargia erori da.
The Kleejoss Band, bestalde, Zaragozan eratutako taldea da, 2014an, eta AEBetako rocka jorratzen du.

Azkenik Señor No Donostiako punk-high-energy estiloko talde ezaguna da. 1993an sortua, zuzenean beti ematen du onena, Xabi abeslari eta gitarra-jotzailea buru dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button