IKUS-ENTZUN

Badator “Caóstica” jaialdia

Urtero, Bilbon egin ohi den film laburren Caóstica jaialdiak asteazkenean hasiko da, ekainak 3, eta datorren astelehenean, ekainak 8, amaituko da. Jaialdiaren lehenengo egun horretan, hamahirugarren edizioaren aurkezpena egingo dute, eta gero, Sekzio Ofizialeko saio bat izango da, Bilborocken, 20:00etatik aurrera.

Asteazkenean, Sekzio Ofizialaren baitan egingo den emanaldian ondoko film laburrak pantailaratuko dira: Zerbait asmatuko dugu, Pase privado, It Girl, Dinner for few, Sobre todo amargo, Tuck me in, Escape for Midwich Valley, Wedding Cake, Una cuestión de etiqueta, Aun hay tiempo, Sailor´s Grave eta Atrapado en el tiempo.

Aurten 650 lan inguru jaso dituzte, eta 51 lehiatuko dira atal ofizialean. Aurtengo epaimahaikideak hauexek izango dira: Borja Perez aktorea, Mamen Moreu komiki egile eta ilustratzailea, eta Carlos Gil argazki zuzendaria.

Programaziori buruzko xehetasun guztiak: caostica.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button