MUSIKA

BAD Sound System, aldaketarako hitzak eta erritmoak

Euskal Herriko hip hop eta reggae eszenan aitzindariak den Iruneko BAD Sound System taldeak Aldaketa (Bonberena Ekintzak) izeneko hirugarren lana argitaratu zuen 2012 urteko amaieran, eta oraintsu iritsi da nontzeberri.com webgunera.

Rap, reggae eta dancehall estiloetan bustiriko dozena bat doinu jasotzen ditu lan berri honek. Hitzei dagokienez, kontzientziak dantzan jartzeko onduriko letra aldarrikatzaileak dira.

Grabazioan makina bat ekoizlek parte hartu dute, hala nola, Hugo (Spartak-Fogata Sound), Dario (Bahatawi Records) edo Dj Mau eta Selektah Stepi (BAD Sound System). Nahasketa eta masterizazioaz, berriz, Mik estudioetako Maikel arduratu da.

Diskoan parte hartu duten musikarien zerrenda ere luzea da. Esate baterako, Sorkunek Babilon no para eta Reggae Irun kantuetan abestu du.

BAD Sound System hirukoteak hamar urteko ibilbidea egin du Euskal Herriko reggae eta hip hop eszenan. Hainbat kontzertu egin dituzte munduko  makina bat lekutan, hala nola, Mexikon eta Japonian, 2010ean eta 2011n, hurrenez hurren. 2010ean, gainera, Rototom Sunplash dancehall jaialdia ezagunean parte hartu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button