ESZENA

BAD Bilboko Dantza eta Antzerki Garaikidearen Jaialdia, lau estreinaldirekin dator aurten

Urriaren 17tik 28ra bitartean Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiak sei agertokitan zazpi ikuskizun programatu ditu aurten, eta horietako lau, Campos Antzokian izango diren erabateko estreinaldiak izango dira Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza eta Pablo Fidalgo artisten eskutik.

Gainera, nazioarte mailako bi lan ikusteko aukera izango dugu  Arkadi Zaides koreografoaren Archive edo Juan Domínguezen My Only Memory ekoizpenak, adibidez.

Campos Antzokiko Kupula Aretoan eskainiko diren estreinaldien artean,  urriak 20an, 20:30ean, Sandra Gómezen Todo por los aires  dago. Dantza garaikidean oso prestakuntza zabala duen artistaren lanak gorputzean eta mugimenduan zentratutako dantza-performance ariketa bat proposatzen du. “Gorputz batek eszenan duen zentralitateari uko egitea eta bertan behera uztea planteatzen duena”, antolatzaileen esanetan.

Biaharamunean, urriak 21, 19:30etan, Arabako Blanca Arrieta koreografo eta dantzariaren Despacio. Una serie de aproximaciones sucesivas sorkuntza lanaren estreinaldia aurkeztuko du. Gorputzaren eta espazioaren arteko barne eta kanpo erlazio konplexuei buruzko zenbait proposamen koreografiko proposatzen dituen lan honek azken urteotan garatu dituen Sujetos (2016) eta Despacio (2017)  lanen jarraipena da.

Urriaren 27an, 20:00etan,halaber, Isaak Erdoizaren MASA lana estreinatuko da. Ekoizpen honek BADen laguntza du, Bilboko Udalak sorkuntza eszenikoari laguntzeko urtero deitzen duen Artistak Egoitzan programaren azken edizioan aukeratutakoa. Abadiñoarrak,  abiapuntu gisa “gizonaren gorputzak duen karga sinbolikoa” hartzen du ardatz, ”irudikapenen eta imajinarioen elementu gisa bertan zentratuz, gorputz komunaren eraikuntza proposatzen du”, bere esanetan.

Eta azkenengo estreinaldia Pablo Fidalgo galiziarraren Anarquismos (Por el medio de la habitación corre un río más claro) da, Portugal, Frantzia eta Galiziako zenbait antzokiren eta BADen arteko elkarlana. Egileen aburuz, “anarkiari eta disidentziari buruzko performance horrek, korrontearen kontra joateko ahalegina egingo duten historiarik eta nortasunik gabeko hiru gorputz biluzi jarriko ditu eszenan”. Hitzordua urriak 23, asteartean, 20:00etan.

Aurtengo programazioa nazioarteko beste bi ikuskizunekin osatuko da, Juan Domínguezen My Only Memory –BADen partaidetza duen ekoizpena– eta Arkadi Zaides koreografoaren Archive bakarkako dantza lana. Mundu osoko jaialdietan parte hartu duen lan horrek, Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren azterketa artistikoa proposatzen du, eta antolatzaileen arabera, Israelen kritikak eragin dituena.

Egitarau osoaren xehetasunak, jaialdiaren badbilbao.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button