ESZENA

Bach eta Breakdancea elkarrekin, Bilbon

Red Bull Flying Bach dantza-ikuskizun bizia da Bach konpositore handia eta breakdancea batzen dituen ikusgarria. Munduko txapeldun izan den Flying Steps breakdance taldeak egingo du saioa, gaur berton, Bilboko Yimby aretoan, 19:00etan, eta gero, hilaren 17an eta 18an, Euskalduna Jauregian.

Johann Sebastian Bachen musika barrokoa, eta kaleko dantza eta erritmo elektronikoak eskutik helduta ikusteko aukera paregabea izango da. Gainera, nazioartean oso ezaguna den Chey breakdance dantzariak hartuko du parte, bai eta Cray Hospitals talde potenteak.

Red Bull Flying Bach lehen aldiz ikusiko da Bilbon eta Madrilen, Viena, Stockholm, Mosku, Praga, Copenhaguen, Tokio, Txileko Santiago, Chicago edo Sydney hirietako aretoetatik pasatu eta 370.000 pertsona baino gehiagoren aurrean aritu ostean.

Informazio gehiago hemen duzue: www.redbull.com/flyingbach  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button