ESZENA

“Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak” estreinatuko du RUBIK Theater konpainiak Zornotzan

RUBIK Theater konpainiak Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak antzezlana taularatuko du gaur, Zornotza Aretoan, 20:15ean. IV. Zubi deialdiko bigarren obra irabazlea izan da obra hori.

Estitxu Zaldua Domingo  eta Juanjo Herrero Mansilla sortu dute obraren ideia, zuzendaritza eta dramaturgia. Estitxu eta Juanjo, gainera, obraren antzezleak dira. Baina horiez gainera, oholtzan txotxongiloak ere agertzen dira, eszenografian jasotzen diren argazki eta bideoak ahaztu gabe, Yuri Agirrek sortuak.

Antzezlana kontzeptu hauen inguruan ardazten da: “Nora zoaz noraezean? Aukeratu maleta egokia. Zein bidaia opa dizu bizitzak? Ondarea zerrendatu. Zer garraiatu bakardadean? Antolakuntzan dago perfekzioa. Nola mugitu geldirik bazaude? Babestu, ez hoztu bihotza. Arrotzak. Maletak. Ez-lekuak. Arren, ez ostu bihotza. Arrotzak eguneroko bizitzan eta espazioetan. Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button