ESZENA

Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak

RUBIK Theater konpainiak Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak antzezlana taularatuko du ostiralean, Elorrioko Arriola espazioan, 20:30ean. IV. Zubi deialdiko bigarren obra irabazlea izan zen lan hori.

Estitxu Zaldua Domingo  eta Juanjo Herrero Mansilla sortu dute obraren ideia, zuzendaritza eta dramaturgia. Estitxu eta Juanjo, gainera, obraren antzezleak dira. Baina horiez gainera, oholtzan txotxongiloak ere agertzen dira, eszenografian jasotzen diren argazki eta bideoak ahaztu gabe, Yuri Agirrek sortuak.

Antzezlana kontzeptu hauen inguruan ardazten da: “Nora zoaz noraezean? Aukeratu maleta egokia. Zein bidaia opa dizu bizitzak? Ondarea zerrendatu. Zer garraiatu bakardadean? Antolakuntzan dago perfekzioa. Nola mugitu geldirik bazaude? Babestu, ez hoztu bihotza. Arrotzak. Maletak. Ez-lekuak. Zertarako balio du maleta batek? Bidaiatzeko, agurtzeko, ametsak lortzeko edota ihes egiteko. Maleta batek 1001 pasadizo konta ditzake, hamaika desio eta atsekabe. Istorioak, istorioak, istorioak? hamaika istorio historian zehar. Arrotzak. Maletak. Istorio gurutzatuak. Arrotzak bere eguneroko bizitzan eta espazioetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button