BERTSOTAN

Ba dator “Hernandorena Bertsu Sariketa” oholtzara

Irailaren 14an emango zaio hasiera aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren 2018ko edizioari. Iazko formatuan, lau eguneko sariketa izango da, hiru kanporaketa eta finala izango dira hortaz.

Saio bakoitzean 6 bertsolari izanen dira buruz buru eta 3 epailek puntuatuko dituzte haien lanak. 18 bertsolarik parte hartuko dute orotara eta lehen kanporaketa, Hendaiako Baleak elkartean irailaren 14an izanen da.

Hernandorena Bertsu Sariketak bertsolaritzaren eta bertsozaletasunaren sustapena eta giroa piztea du helburu, eta hala, taldekako Xilabaren girotze fasean txertatuko den sariketak aurten, gaztetxeak izango ditu xede. Gaien sorkuntzan beraz, Hendaia, Donapaule zein Baigorriko gazte asanbladako gazteek parte hartu izana da aurtengo berezitasuna. Saioen aurkezpen lanetan ere gazte asanbladako kideak arituko dira.
Bigarren saioa Donapaulen, Aldaka gaztetxean, Irailaren 2an izanen da; 28an, Baigorriko Bixentainian hirugarrena . Eta finalaren xehetasunak aitzinago jakitera emango dute antolatzaileek. Saio guztiak 21:00etan izango dira.

Edizio honetan parte hartuko duten bertsolarien artean izango dira: Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Maialen Akizu, Maddi Sarasua, Unai Mendiburu, Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Asier Galarza, Paule Loizaga, Irati Alcantarilla, Ane Zuazubiskar, Jokin Bergara, Txaber Altube, eta Lurdes Ondaro.

Informazio guztia hemen: bertsozale.eus.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button