ARTEA

San Telmo Museoaren proposamen erakargarriak egunotarako

Durangoko Azokak egun hauetan protagonismo guztia hartuko badu ere, beste toki askotan kontu interesgarriak borobildu dituzte. Hala, lau eguneko zubi honetan San Telmo museoak  proposamen erakargarriak ondu ditu, hala nola, lau erakusketa, zortzi bisita gidatu, hitzaldi bat, hiriko bitxikerien inguruko erronka…eta abar.

Museoan, egun hauetan, berezko duen euskal gizarteari buruzko erakusketa bisitatzeko aukera izango da, eta baita aldi baterako hiru erakusketak ere: Urgullen magalean, alde batetik, mendeetan zehar Donostiako bizitzaren hainbat alderdi ezagutzen laguntzen duten grabatuen erakusketa; eta Norusta eta Platina erakusketak bestetik, Erlea Maneros Zabala eta Nagore Amenabarroren eskutik.

Urgullen magalean erakusketarekin lotuta, hiriari buruzko bitxikeria ezberdinak deskubritzeko erronka abiatuko dute bertan eta horretarako material berezia prestatu dute, erantzun beharreko galdera batzuekin. Sariak ere egongo dira!

Beste aldetik hainbat bisita gidatu ere proposatuko dira, bi goizez eta bi arratsaldez, erdia euskaraz eta erdia gaztelaniaz. Guztiak dohainik izango dira, aldez aurretik museoaren webgunean lekua erreserbatuta.

Beste aldetik, Museoaren Lagunen Elkarteak hilero antolatzen duen Hileko Obra zikloaren barne, abenduaren 6an, 12:00etan hasita, Erdi Aroan jaio nintzen titulupean, Anjel Lertxundik hitzaldia eskainiko du euskaraz.

Eta azkenik, makina bat jarduera ere antolatu dituzte familientzat.

Informazio guztia San Telmo Museoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button