ARTEA

“Aztarnak denboran zehar” izeneko erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Maria Jesus Cueto artistaren Aztarnak denboran zehar izeneko erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan dago ikusgai. Martxoaren 8ra arte, egilearen eskulturak eta bestelako proposamen artistikoak ikusi ahalko dira bertan.

Eskulturaren esparrutik datorren artista da Maria Jesus Cueto. Oraingo honetan, Durangoko Arte eta Historia Museoan, artistak 1979tik hasita 2019ra arte egindako ibilbide artistikoa erakutsiko du hainbat pizarekin. Bere obraren laburpena ere museoko behe solairuan ikusgai dagoen proiekzioan ere ikus daiteke.
Erakusketaren beste zati batek  bigarren solairua hartuko du, eta bertan lan grafikoa dago ikusgai, bere azken hamarkadako irudi borobil eta urriekin.
“Forma grafikoak hiru dimentsioko sorrerako ingurunearekin lotzen dira. Koloreak irudiei dimentsio sentikorra ematen die, urritasun formalari lotuta, berebiziko eskultore honen beste ikuspuntu bat eskaintzen du. Obra hauek teknika eta prozedura desberdinen bitartez egin dira, espresio grafikoaren menpe dauden hizkuntza-legei ikuspuntu sintetikoa, abstraktua eta berezia eskaintzeko”.
Erakusketa osatze aldera beste bi proiektu ere jarri dira ikusgai: instalazio bat eta Tartaglia-ri omenaldia izeneko bideo eta permormancea.

Miguel Cereceda adituak honakoa dio egilearen obrari buruz: “Itxuraz, igarotza generikoa gauzak gure aurrean pasatzea eta jazotze hutsa da, ez besterik. Areago, modu hutsal batean, azkenean hitzak gure errepide eta hirietako ibilgailuen zirkulazioa ere izendatzen du. Hala ere, berba horrek bere barnean beste zentzu asko gordetzen ditu, traszendenteagoak, erlijiosoak, are mistikoak ere. Ibilera huts gisa, igarotzea ere aipatzen du. “Baina geurea igarotzea da”, dio poetak. Eta horrekin, igarotzak bere barnean heriotzaren aipamen inplizitua ere gordetzen du”.

Maria Jesus Cueto artistak Aztarnak denboran zehar bere erakusketarako bisita gidatuak eskainiko ditu, otsailaren 15ean, 12:00etan, eta otsailaren 29an, 12:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button