BESTELAKOAK

“Aupa Maurizia!” Gernikako Lekuek festibalean

Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdia, Oreka TX eta Kukubiltxo elkarlanaren ondorioz Gure Musikari Handiak egitasmoa abian da.

Arratiako Tailerrean Les Grandes Personnes (Frantzia) taldearen zuzendaritzapean hiru txotxongilo erraldoi eraiki ziren, hainbat lagunen artean. Sormen-bidaiari Arratian eman zioten hasiera.
Maurizia, Leon eta Fasio, Arratiako hirukote trikitilari-panderojole herri-musikari historikoak, kaleetatik abiatuko dira, eta Gernikako Lekuek Festibalean osteratxo bat egingo dute, kalejiran.

Igandearekin, martxoaren 16an, eguerdiko 12:30ean, Gernikako Plazatik abiatuko dira hiru marioneta erraldoi eta hainbat musikari.

Hau, Aupa Maurizia! izeneko kalejira hau Gure Musikari Handiak egitasmoren aurreneko urratsa da. Arratian, Gernikan… eta azkenik uztailaren 13an, Lekeition estreinatuko da lana, Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button