MUSIKA

Azpeitiko Kulturaz kooperatibak makina bat ekitaldi ondu ditu udari begira

Osasun larrialdiaren erruz Azpeitiko kultur agenda etenda egon da, baina gaurko egunetako arintzearekin batera, Kulturaz kooperatibak berriro ekingo die kultur ekitaldiei, beti ere, osasun eta segurtasun neurriak hartuta: ikusleek eserita musukoa jantzita izan beharko dute, eta  areto bakoitzean erakundeek ezarritako jende-kopuru mugak errespetatuko dira.

Hauek dira ekainaren azken egunotan Orkatz kultur elkarteak antolaturiko ekimenak: ekainak 26, 21:30ean, Sanagustin kulturgunean: Alde erantzira nabil poesia emanaldia Ekhiñe Eizagirreren eskutik; ekainak 27, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean: bertso saioa Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu, Xabier Silveira eta Oihana Bartraren eskutik; ekainak 28, 19:00etan: RO eta Trini Fox taldeen kontzertua; ekainak 29, igandea, 17:00etan: Ekain&Mikele eta Iago Magoren eskutik umeentzako ikuskizuna.

Uztailean eta abuztuan pila bat konturekin gozatzeko parada egongo da, tartean, Matilda, Idoia Azurmendi, Dupla, Voodoo Charms, Indian Feathers, Soma Cult, Grande Days edota Belako taldeen kontzertuak. Antzerkiaren esparruan, Xanti Agirrezabalaren Satiro antzezlana, Erika Olaizolaren Panpina obra edota Miren Tirapuren  Manifestu bat antzezlana ikusteko abagunea egongo da.

Bestalde, osasun krisia dela eta, hainbat kontzertu atzeratu ziren, eta horietako  batzuk irailean egingo dira, tartean, Pablo Milanes, Jotakie, Inmaculate Fools, Grises edota Unclose taldeenak.

Informazio guztia: www.kulturaz.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button