ESZENA

Azpeitiko “Euskal Antzerki Topaketak” aste honetan abiatuko dira

Antzerki talde amateur zein profesionalentzat plaza eder eta distiratsua izateko helburuz, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak urriaren 31n hasi eta azaroaren 23ra bitartean luzatuko dira.

Azpeitiko Udalak prest du Euskal Antzerki Topaketen XXXVII. edizioa, eta aurtengoan, euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute eskaintza.
Urriaren 31n hasi eta ostegunero, azaroaren 7, 14 eta 21ean, Udalak bultzatu eta lagundutako sormen beka jaso eta Dinamoan sortutako antzezlanak izango dira, aurten lehen aldiz. Saioak ostegunetan 20:00etan Dinamoan bertan izango dira eta Erika Olaizolaren Panpina, Xanti Agirrezabalaren Satiro, Maite Aizpuruaren umm…mmmu eta Esti Curielen 35 huts lanak izango dira ikusgai.

Diogun bezala, urte honetako edizioan euskarazko antzerkia bultzatzeko helburuz, hainbat konpainiaren obrak ikusgai jarriko dira Soreasu Antzokian, 21:30etik aurrera. Hala, azaroaren 1ean, Artedramaren eskutik Zaldi Urdina ikusteko parada egongo da; azaroaren 2an, Tanttakak Izoztutako haizea bezala lana eroango du; azaroaren 9an, Eromen Produkzioak Orlac-en eskuak oholtzaratuko du; eta azaroaren 16ean, Tartean teatroaren eskutik Simplicissimus Kabaret piezaren aurrestreinaldia egingo da.

Bestelako emanaldiez gain, jarduera paralelo batzuk ere antolatu dira. Hala, azaroaren 21ean, euskarazko antzerkigintzaren topagunea egingo da Azpeitian. Bertan, euskarazko antzerkigintza bultzatzen duten hainbat eragile bilduko dira, tartean, Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Euskal Kultur Erakundea, Euskadiko Antzoki Sarea, Nafarroako Antzoki Sarea eta Azpeitiko Udala.

Udazkeneko Euskal Antzerki Topaketak ekimenaren programazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button