ARTEA

Azkuna Zentroko horma nagusian, “Arimaren giltza”

Asier Irazabal eta Hernan Quipildor artistek interbentzio artistikoa egin dute Azkuna Zentroko horma nagusian “Fatxada” proiektuaren barruan, Arimaren giltza izenburupean. Urrira bitartean ikusia ahalko da proposamena bertan.

La llave del alma (Arimaren giltza) lana da artistak berrikuntza eta sormena partekatzeko asmoz garatzen ari diren Aita proiektuaren lehen adierazpen bisuala.

Zentroak adierazi duenez, “La llave del alma lanak proposatzen duen hizkuntza sinbolikoa trebetasun enpatikoa eta arimaren teknologia garatzeko erabil daiteke, hamabi ikurren bidez. Sinbolo bakoitzak kontzeptu primario bat irudikatzen du, hala nola beldurra, aukera, espazioa, itxaropena, heriotza, denbora, gorrotoa, maitasuna, kontzientzia, izatea, argia eta esanahia. Sinbolo horiek erabili behar dira esanahi garbia duen hizkuntza batera iristeko, gizaki gisa elkar hobeto ulertzeko”.

Artisten arabera, “enpatia teknologia organikoa da, bide ematen dio denbora eta espazioa gainditzen dituen konektibitateari, eta intuizio osatuagoa garatzen du gizakiaren esanahiari buruz. Horrek kontzientzia bat sortzen du, gure izatea “bereizia” izatearen ilusioa desegiten duena eta ulermen zabalagoa izateko aukera ematen duena”.

Xehetasun guztiak, Azkuna Zentroak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button