ARTEA

Azkuna Zentroko fatxada, artelan

Fatxada proiektua abiarazi du Bilboko Azkuna Zentroak bere aurrealdea euskarri artistiko bilakatzeko asmoz, “diseinua, ilustrazioa eta komikia hizkuntza artistiko eta sortzailea erakusteko, hiriko bizitzaren barne eta bertan bizi direnen egunerokotasunean sartzeko”.

Aitor Saraiba artistaren obrarekin hasiko da ekimena, eta martxoaren 15era arte ikusgai izango da. Fatxada programarako berariaz egindako bere hiru lanak argitaragabeak dira, eta testuak Saraibak berak idatzitako La otra herencia (Beste Herentzia) poemakoak dira, testu eta marrazki autobiografikoz hornitutako La Herencia (Herentzia) poema-liburukoak. Aitor Saraibak (Talavera de la Reina, 1983) marrazkia du oinarri, baina nobela grafikoak, zeramika, hormako interbentzioak eta ekintzak, argazkia, eta bideoa ere landu ditu. Horreen ostean, Higinia Garayren txanda izango da.

Azkuna Zentroko espazio fisiko guztiek balioa dute artea garatzeko, eraikinak berak barne, eta orain, fatxada nagusia esku-hartze artistikorako espazio izango da Fatxada Proiektuarekin. Bi hilerik behin, artistek hizketa-espazio berriak sortuko dituzte.
Programazioa urtarrilaren 15ean inauguratu zen Aitor Saraibaren lanarekin. Pieza hau ikusgai egongo da bi hilabetez. Geroago, martxoaren 15ean, Higinia Garayren txanda izango da. Eta urte osoan, Naiara Goikoetexea, Leire Urbeltz, Susana Blasco eta Ane Pikazaren lanak ikusiko dira.

Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eta artistak eta ikusleak elkartzeko bide emango duten tailerrak ere sortuko dira, eztabaidatzeko gune berriak eginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button