ARTEA

Azkuna Zentroko artista egoiliarrek ateak zabalduko dituzte sormen prozesuak ezagutzera emateko

Azkuna Zentroan dauden artistek euren sormen proiektuak bisitariekin partekatzeko eta euren lan prozesuak jendaurrean agertzeko, ateak zabalduko dituzte “Egoitza Artistikoak: ate irekiak” ekimenaren barruan.

Hala, hiru lan prozesuren xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Myriam Rzm bilbotar artistak soinu eta elektronikaren munduan murgilduko du bisitaria, Erakusketa Aretoan ikusgai dagoen  ‘… eta egiten ditugun gauzak’  baitan sortu duen ‘Fluidofila, hazteko aroa’  lanaren sormen prozesuarekin. Sormen lan hau, gailu edo soinu-izaki baten bariazioa da, izaki proto-organiko eta mutante bat, kable, txip, kondentsadore eta erresistentziaz egina.

Jarduera Osagarrien Aretoan bestetik, Ibon Salvador eta Joseph Simon artistek dantza garaikideko egonaldian, Dansateliers Rotterdam dantza garaikideko sorkuntza zentroarekin elkarlanean lantzen diharduten piezen work in progress-a aurkeztuko dute. Ibon Salvador (Bilbo, 1980) koreografo, performer eta elkarlaneko artistak BLUR #1 soloa sortzeko proiektua ezagutzera emango du, entsegu ireki batean. Eta  Joseph Simonek (Frantzia, 1989), bestalde, ‘Pseudo-chameleon’ erakutsiko du, dantzaren hizkuntzen berezko ezaugarriak nola hautematen diren ikergai duen proiektua.

Eta Amphitryon Espazioaren (Kulturen Ataria)  lehen esperientziari  amaiera emanez, Consonni Bilbo Zaharreko kultura-espazio independenteko kolektibo egoiliarrak, “consonni radio con AZ” irrati proiektuan egindako lana erakutsiko dute. Irratiaren entzutea esperimentaziorako tresna bezala erabiliz,  “irudiaren aroan, idatzizko nahiz ahozko hitzaren aldeko apustua egiten dugu, kultura kritikoa hedatzeko. Irratia esperimentazio, ezagutza-truke eta funtsezko ahotsen anplifikaziorako laboratorio bilakatu dugu”, argitu du Gorka Eizaguirrek, proiektu horretan parte hartu duen artista batek. “Bi irrati-show egin ditugu, ‘Artea eta irratia’ eta ‘Speech Sound’, konplize askorekin”, gaineratu du artistak.

Hitzordua, bihar irailak 13, 18:00etatik 20:00etara bitartean eta doako sarrerarekin.

https://www.azkunazentroa.eus/az/eusk/agenda-2/egoitza-artistikoak-ate-irekiak/al_evento_fa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button