ARTEA

“Proiektu Artistikoak” deialdirako azken egunak, Montehermoso Kulturunean

Montehermoso Kulturuneak Proiektu Artistikoak deialdia egin du. Gogoan hartu proiektuak aurkezteko epea aste honetan amaituko dela, maiatzaren 4an. Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gehienez 6000 euro emango dira.

Montehermoso Kulturuneak luzaturiko deialdi horretan sorkuntza artistikoko lau proiektu aukeratuko dira, eta beren garapena eta zabalkundea bultzatuko da. “Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei batez ere, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.”

Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso Kulturunean erakutsi beharko dira. Banatuko diren 6000 euro horietan ordainsariak, komisarioaren testuak, baita proiektua ekoitzi, garraiatu eta gauzatzetik eta Montehermoso Kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak sartuko dira. Montehermoso Kulturuneak hautatutako lau proiektuen erakusketaren katalogo estandar bat argitaratuko du, eta bere gain hartuko du.

Jakin beharreko guztiak, xehetasunez, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button