Nontzeberri

Azkuna Zentroan, praktika artistikoen egonaldien emaitzak ikusgai

Azkuna Zentroak Haurtzarotik zahartzarora, eta alderantziz izeneko erakusketa paratu du, eta bertan, arte bisualen praktika artistikoen egonaldian izandako Tana Garrido eta Alina Aguila artisten  proiektuen emaitzak ikusgai dira. Erakusketa apirilaren 26ra arte egongo da zabalik.

Alina Aguila artistak azaldu duen bezala, “hedadura bat sortzea interesatzen zait, gauzen konnotazio hutsa idealizazio magiko batera mugiarazten duen beste mutur bat. Jostailuak industrializatzean, akaberan eta materialen erabileran fintzera iritsi dira, eta mugarik gabe erreproduzitu dira. Nire kasuan, pertsonalizazioari eta irudimenezko jolasei buelta bat ematea dago. Manipulazio material bat erreskatatu nahi dut, barru-barrukoa; bizkortze gisa pentsatzea gustatzen zait, ideia sinple eta, aldi berean, transzendentalen jolas gisa”.

Tana Garrido artistak bere aldetik, euskal sorburuko emakume kubatarren lekukotasuna jaso du, generoaz, lurraldeaz eta memoriaz hausnartzeko. Sortzaileak azaldu duenez, “prozesuak etapa ezberdinak izan ditu: lehena, ikerkuntzakoa, hemen Euskal Herrian; bigarrena, Habanan, ingurunearekin harremana hartuz eta emakume horiekin guztiekin harremanak ezarriz; eta hirugarrena, aurreko guztia bideoan eta audioan erregistratzea eta gauzatzea izan da. Azkenik, material horiek guztiek bat egiten dute antitesi formal bat sortzeko, identitate espezifiko edota komun batzuen eraikuntzara hurbiltzeko: emakumeena eta euren historiarena”.

Beste aldetik, sorkuntza garaikideari eta ikerketari laguntzeko, Zentroak beste deialdi bat ireki du Praktika Artistikoak-Arte Bisualetarako eta Praktika Artistikoak-Dantza Garaikiderako egonaldietarako, eta bertan parte hartu ahal izango da martxora arte.

Exit mobile version