ARTEA

Azkuna Zentroan interbentzio artistiko berriak

Azkuna Zentroak ekainaren 17tik 30era arte, Noelia Marin, Martin Etxauri eta Sergio Monjeren proiektuak Zentroko Eguzkiaren Pantailan erakutsiko ditu. Erakusketa Media Façade Academy programaren barne kokatzen da, Etopia Arte eta Teknologia Zentroak (Zaragoza), Dortmunder U-k (Alemania) eta Azkuna Zentroak batera antolatuta, smARTplaces proiektu europarraren barruan.

Noelia Marinek Hábito, habitar, morar aurkeztuko du. “Behatzea mundua habitatzeko modu bat da. Maskara, pantailaren guztiz antzekoa den toki bat. Ezkututakoaren eta desiraren arteko jarrera bat. Agerian ez dagoena azaltzeko modu bat. Begiradaren alde pribatua publiko bilakatzeko era bat. Helburua da munduari, inguruneari buruzko ikuspegi berezi hori partekatzea”

Martin Etxauriren Bosque de cubos en ventana inclinada (Kuboen basoa okertutako leihoan) proiektuan, Nafarroako artistak hausnarketa egiten du pixelizazioaren izaeraz eta izadiaren pixelizazioaz. “Zertan desberdintzen dira zuhaitz batzuk iragaitean eta lekuz aldatzen ari diren marra batzuk, LED-array batean emititutakoan? Zein da kontsumitzen, erregistratzen, biltegiratzen eta argitaratzen ditugun irudien izaera? Zer-nolako harremana dugu hartzen dugun horrekin?”

Azkenik, Sergio Monjeren Día de playa (Hondartza-eguna) lanean, etorkizuneko post-lanaz hausnartzen du: “makinek gero eta gaitasun handiagoa dutenez ekoizteko, gizakien lana ordezkatzen dute, automatizatuz, eta, historian lehen aldiz, atea zabaltzen dute lanetik askatzeko aukera izateko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button