ARTEA

Azkuna Zentroak egonaldi artistikoak atondu ditu

Azkuna Zentroak arteen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko, eta emaitza horiek herritarrengana hurbiltzeko etengabeko ahaleginak egiten ditu, eta horren adibide, egonaldi artistikoen programa da, honezkero bideraturik dagoena. Programa horren bidez, baldintza egokiak eskaintzen zaizkie sortzaileei, material eta espazio aldetik, sorkuntzako proiektuak gara ditzaten.

Oraingo honetan, dantza garaikideko egonaldia burutuko du Dansateliers Rotterdam (Holanda) zentroarekin lankidetzan. Egonaldiaren lehen aldia Azkuna Zentroan izango da, eta pieza koreografiko bat ikertzeko eta sortzeko prozesua jasoko da bertan. Bigarren aldia Rotterdamen izango da, Dansateliers-en instalazioetan. Bertako egoiliarrak Dansateliers-eko taldearen aholkularitza eta mentoring artistikoa izango du eskura, bere lana garatzeko. Horren ondorioz sorturiko pieza koreografikoak Rotterdamen eta Azkuna Zentroan estreinatuko dira.

Horretaz gain, praktika artistikoetako egonaldiak ere burutuko dira Kubako eta Euskadiko artisten arteko trukearen bidez. Kasu horretan, Carlos Garaicoa estudioak Habanan duen Artista x Artista programarekin lankidetzan egingo da. Bilbon aukeratutako artistak Kuban egingo du egonaldiaren lehen zatia, eta Azkuna Zentroan bigarrena, udaren ondoren. Aldi berean, Carlos Garaicoa estudioak eta Azkuna Zentroak Kubako artista bat hautatuko dute antzeko jarduera izateko. Horren ostean, bi sortzaileek lanaren erakusketa egingo dute Azkuna Zentroan.

Datu guztiak Azkuna Zentroan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu